We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Barneko ahotsaren bila

by FLY SHIT

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
Barneko ahotsaren bila Zerk hasetzen nauen asmatu eta nor naizen topatu nahian. Sortutako kontraesanen nahasmenean nortasuna eta jarrerak eraikitzen, Gugan gelditzen diren aztarnak behin eta berriz ordenatzen. Barneko ahotsaren bila bizitzaren erronka etengabea! Bihozkadei jarraiki, arrastoen bila. Irudimena eta ekimena. Norberaren mugen aurkako borrokek Abia dezatela iraultza. Barneko ahotsaren bila Adierazmen modu bat sor dadila, Bakoitzak topatuko al du berea? Barneko ahotsaren bila Bizitzaren erronka etengabea !
2.
Isilkeria 02:45
Isil isilik obeditzen, ezinegona adierazi beharrean Isilkerian ezkutatuta. Gehiago kenduko dizuten beldurra, edo erosotasuna al da? Gehiengo isilak ez du zalapartarik ateratzen, ez du protestarik gustoko. Gehiengo isilak ez du nahi bere burua arrieskatu, eta erabakiak besteen eskuetan uzten ditu. Gehiengo isilak ez al du nahi konturatu Arazoa eta irtenbidea izan daitekeela aldi berean, bere eskuetan dagoela aukera. Isilkeria apurtu eta parte hartu, Ez egon ondokoak egiteko zain. Zuk ere izango duzu adierazteko zerbait?
3.
Iratzarri 03:32
Jada ez da lurretik, ximeldu ziren loreak lez, inongo aztarnarik utzi gabe desagertuko. Iratzarri da aisiaren amets astunetik, arduragabetasuna alboratuz. Iratzarri da sumisioaren amets gaiztotik, kateak deusestuz. Bere baitan ezkutuan dauden zirrarak loratuko dira, eta noizbait inoiz hilgo ez diren kantuak abestuko dituzte. Ez da ximeldu ziren loreak lez, inongo aztarnarik utzi gabe desagertuko. iratzarri da amets astunetik, iratzarri da amets gaiztotik. Askatu ditu korapiloak Eta emakumeak “bakarrik nago, inork ezin dit esan nire ekintzak hutsegiteak edo asmatzeak diren” pentsatu du, norberaren bizitza gidatzearen saiakeran. Bere baitan ezkutuan dauden zirrarak loratuko dira, eta noizbait inoiz hilgo ez diren kantuak abestuko dituzte.
4.
Ez dago lehendakaririk ez dago irrati izarrik ez dago etekin ekonomikorik ez dago publizitaterik ez dago eta ezta beharrik. Baina badago zerbait berezia, bakoitzak banan banan egiten duen ekarpena, pasioz betetako neska mutilek elkarlanari ematen dioten zentzua. Sintonizatzen dudanean soma dezaket uhin askeak direla ni bezalakoek egiten dutela. Behar dena komunikatzeko gogoa dela. Badago non adierazi. badago zer entzun. badago non abestu. badago zer babestu gora beherak, gora behera pausoak beti aurrera irrati libreak, uhin askeak. isilarazitako ahotsen bozgarailuak irrati libreak, uhin askeak. ideien kontrabando sareak
5.
Jende txiki askok,gauza txikiak eginez Leku txiki askotan,alda dezake mundua Nahi dugun unean,nahi dugun tokian Guk geuk markatzen dugu agenda Nahi dugun unean,nahi dugun tokian Guk geuk adosten dugu nola Jende txiki askok,gauza txikiak eginez Leku txiki askotan,alda dezake mundua Nahi dugun unean,nahi dugun tokian Guk geuk adostutako auzolanean Aukeratu lekua eta bota atea Aldatu sarraila, piztu ilusioa Autogestioa eta irudimena Eztabaida eta adostasuna Sorkuntza eta baikortasuna Zuk zeuk egin,..zuk zeuk egina !! Eta eraiki erresistentzia guneak Shock doktrinaren aurrean Gozatu ekintza zuzenaren saria Ametsak gauzatuz,gure herentzia okupatuz Aisialdia antolatuz,etorkizuna koloreztatuz utopia laztantzera heldu gara, berari jarraika eginez bidea
6.
Belar gaiztoz egindako suaren alboan, biluzik dantzatu ta akerbeltza muxukatuko dugu. Deabruen dantza, deabruarekin dantzatuz. Iraultzaren mamuaren itzalpean. Akorde perfektuak… ta ritmo elektrikoak Sasijainkoen izenean, sasijainko baten izenean. Ohiturak ta arbasoak sutaratu zituzten. Inkisizio ta apaizek… Madarikazioa. Santu madarikatuen ospakizunak inposatu. Ta gurea dena, gurea zena. Odol ta burniz kendu zizkiguten. Akorde perfektuak… ta ritmo elektrikoak Perkusiozko trumoiak, garai berriak iragartzen. Perkusiozko trumoiak zuentzat
7.
Piramidean 02:35
Nor da garailea, nor da galtzailea, non dago nor? Nor da aberatsa, nor da pobrea, nor da nor piramidean? Nor da itsusia, nor da ederra, nor da nor? Nor dago goian, nor dago behean, non dago nor piramidean? Bere baitan gaude denak, eta lehen munduko klase ertaina izatera jolasten dugun bitartean, hurrunago dago burujabetza, hurrunago dago askatasuna. Nor da burujabe, nor da menpeko, non dago nor? Nor da iraultzaile, nor da kontserbadore, nor da nor piramidean? Nor da demokrata, nor da tiranoa, non dago nor? Nork erabakitzen du, nork du boterea, nork, piramidean. Izaera guztiak asimilatuta dituzte piramidearen tontorrean, baina oraindik ez da berandu aldaketa gauzatzeko, hurbilago izateko burujabetza, hurbilago izateko askatasuna.
8.
Desikasi 03:29
Aintzinatik datozen zama astunak gure bizkar gainean, normaltzat jotzen diren jokabide eta jarrerak errepikatzera bideratuak guztiak ondo funtziona diezaien. Baina atzera bueltarik gabeko mugara heltzean... Nola kendu zama handi hori? Nola desikasi eta gero ikasi. Desikasi eta ikasi. Hazkundearen izenean heziak Tabu zaharrak barneratuta Aske garela sinistuak Lotzen gaituzten kateez ezin jabetuta. Behar babuak sortzen dizkigute, Eta erraz irensten dugu amua. Nola kendu zama handi hori? Nola desikasi eta gero ikasi. Desikasi eta ikasi.

credits

released October 15, 2014

license

tags

about

FLY SHIT Bergara, Spain

contact / help

Contact FLY SHIT

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like FLY SHIT, you may also like: