We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Bizitza​.​.​.​baina nola bizi?

by Fly shit

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
2.
MAITASUNA SU GARRETAN Zereginak erabakitako mundu batean Gaitasunak axola ez duen tokian Beldurturik zaude , isiltasunean Zenuen ilusio gutxia galdurik gelditu baita. Eta etxean, lanean, robot bat bezala justifikatu gabeko jarrera baten menpean Maitasuna su garretan erretzen denean gorrotatu beharra dago, gorrotoa duzu altxorrik ezkutuena. Maitasuna su garretan erretzen denean, agian hau duzu azken aukera Beldurraren eraginez pentsatzen duzu maitatzeko aukeran. Pasatutako miseriak egunen baten ahaztuko direla Joan dira neguak, joan dira hitzak. Ezintasuna nagusitzen da eta negarrez jarraitzen duzu Makurturik, oin berdinetan Gizartearen gutxiespena, gehiegikeriaz betetako indibiduo berekoiak Milaka jipoi emakumeengan
3.
BIZITZA... BAINA NOLA BIZI? Bizitza!.. Baina nola bizi? Oreka eta desoreka elkarrengandik ez daudenean hain urruti. Erraza da erortzea, zein da jarraituko duzun bidea? Momentu eta leku zehatz batean jaioak aukerak gelditzen dira murritz. Bizipenen produktu, jasotakoaren emaitz bilakatzen gara nonahi. Bidegurutzean bata edo bestea. Ba al da gustokorik? Galdera bera behin eta berriz. Bizitza!... Baina nola bizi? Momentu eta leku zehatz batean jaioak aukerak gelditzen dira murritz. arriskatzen ez bazara erabakiko dute zugatik
4.
EZEREZARI SO! Geziak horri zurian aurrera begira itsu. Denak leiho berberetik zerbait ikusi nahian. Guztiari begira, ezerezari so! Denak bide berdinean aurrera begira itsu, inoiz inora ez heltzeko. Denak bide berdinean atzean uzten dutena ahantziz, ala ahantzi nahirik, ahantzaraziz behinik behin. Inoiz inorako biderik hartuko duten jakin barik, atzean utzitakoa ahantzaraziz. Lehenaldirik gabeko geroaldira geziak itsu, ezerezari so! Pozoitutako geziak, maitasunezko geziak, olgetako eta benetako geziak elkarrekin anabasan. Inoiz inora ez heltzeko. Atzean uzten dutena ahantzaraziz, aurrean dutenari begira itsu.
5.
MILAKA MORROI ARMATU Milaka morroi armatu, banketxeetan kontu amaigabeak dituzten marrazoei zerbitzatzen. Beraien armak mundu osoan zehar errugabeen aurka tirokatzen dituzte. Eta hala ere, herriaren alde dabiltzala sinetsiak. Esklabo ezjakinak, injustiziaz armatutako marionetak Deuseztatzeko heziak , deuseztatuak izateko jaioak Ez dira konturatzen baina, eurak direla benetan soberan daudenak. Estatuen terrorea aplikatzen lortzen al da bakea? Traidore hutsak zarete, herriaren zaindari ustelak. Traidore hutsak zarete, herriaren zaindari ustelak
6.
BIZITZAK ZABORTEGIETAN Haizea gogor dabil gaur gauean, haize hotza da. Egiteko ezer ez duten gazteetan pentsatzen ari naiz, hauetariko batzuk gutxienez ardo botilaren bat izango al dute, sikiera. Gaizki zaudenean konturatzen zara denak jabea daukala eta sarrailak daudela inguruko gauza guztietan. Horrela funtzionatzen du demokraziak, harrapatu ahal duzuna ahalegindu mantentzen eta gehitu iezaiozu zerbait posible bada. Horrela funtzionatzen du diktadurak ere, baina haiek esklabizatu eta deuseztatu egiten dituzte euren arima babesgabeak. Guk besterik gabe ahaztu egiten ditugu geureak; dena dela, haizea oso hotza da.
7.
IRTENBIDERIK GABEKO AUTOBIDEAK Indibiduoak bakarrik, bakoitza bere autoan. Kotxe berdinak toki beretik eta bakardadea erasoan. Norabideak eta norantzak behin eta berriro errepikatuz. Indibiduo bakoitza bere autoan. Egunero pasatzen dira auto berdinak toki beretik, irtenbiderik gabeko autobideetan. Berdin dio eguzkia den edo euria ari duen, bakoitzak bere autoan igarotzen ditu bidaiak irauten duen minutu bakoitza. Irtenbiderik gabeko autobideetan! Poltsikoa betetzeko tranpa da. Irtenbiderik gabeko autobideetan! Gure herriak asfaltoz bete dira
8.
Irudipenak 04:06
IRUDIPENAK Irudipenak ditut nire buruan, gauza eder asko nire albotik pasatzen direnaren irudipenak. Gauzok, ihes egiten didatela sentitzen dut, albotik pasa eta dastatu gabe ihes egiten dute. Hala ere, horma astun horiek gainditu ezean, aukera galdu bat izango da. Batzuetan atxilotuta nagoela sentitzen dut, neure buruan atxilotuta. Ahazteko drogetara jo izan dut, orduan ere ohartu naiz momentuari aurre egitea dela bidea. Irudipenak ditut bai, amodio gorrotozko irudipenak. Nahiz eta batzuk ukaezinak, besteak akaso, paranoiak. Hauek izaten dira momentuari aurre egiteko pizgarriak. Joan etorriko bidaiarik ez da!!!
9.
LAGA ATIA ZABALIK Ez nuke nahi leihorik gabeko etxerik Ateak itxita bizi, isolaturik. Mundu guztiko kulturen haizeak, arnastuko nituzke nirean. Ez dut onartuko ordea, hauetariko edozeinek ni ito nazan. Mundu guztiko kulturen haizeak, arnastuko nituzke nirean. Gure etxeak leihoak zabalik ditu, betidanik sartu dira haize arrotzak gurean. Azkenaldian urakana sartu da kultura guztiak suntsituz, globaliza-haizea. Kultura guztiak arnastuz, gure izatea mantentzea dugu erronka. Laga atia zabalik, atia zabalik laga. Gure eskutan dago erronka, gu gara protagonista. Zaila da baina, laga atia zabalik badaezpada.
10.
AINGERU ELBARRIA (POISON IDEA) Zeru pribatua, maitasun galdua. Hegoak zabaldu, zerutik jausita bezala. Kendu zizutena hartu, baita zoriontasuna ere, haurtzaroko amets asko eragotzi baitzenituen. Beldurrez, ongi zaude, hodei batean ardoa edaten. Ez diot egin zenuena gaizki egon zenik. Bueltaka zurrunbiloan, haur abusatua, aitaren alaba, suntsitutako amodio baten amets gaiztoa. Aingeru elbarria, euria edo malko bat da? Tristuraz ere nazkatuta, gertatzen zitzaizuna gertatzen baita. Kendu zizutena hartu, baita zoriontasuna ere, haurtzaroko amets asko eragotzi baitzenituen. Beldurrez, ongi zaude, hodei batean ardoa edaten. Ez diot egin zenuena gaizki egon zenik. Bueltaka zurrunbiloan, haur abusatua, aitaren alaba, suntsitutako amodio baten amets gaiztoa Zeruko ateetan, maitasun galdu bat. Zerutik erori, olioz zikindutako amodio galdu bat bezala.

credits

released June 6, 2005

license

tags

about

FLY SHIT Bergara, Spain

contact / help

Contact FLY SHIT

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Bizitza...baina nola bizi?, you may also like: