We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

FlyShit​/​Managaitz LP

by Fly Shit/Managaitz

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
BIDAI KLANDESTINO BAT Etorkizun hobe bat? Inoiz egongo al da? Itolarriak eta etsipena izan behar dute nire ordainak? Iraganak eta orainak, zabaltzen dizkidate orbainak Aukera bat besterik ez, inoiz egongo al da? Laga iezadazue nire patuaren norabidea bideratzen Bidai klandestino bat, nora iritsiko jakin barik, ametsei segika baino, premiak beharturik. Ez nuke bizitza jokatuko , ez nuke nire etxea lagako. Duintasunez bizitzerik balego. Nireen bizitza jokoan ez balego. Ez dut nahi. Zuek gailurrera igotzeko eskilara izatea Laga iezadazue, laga iezadazue saiatzen, nire patuaren norabidea bideratzen Bidai klandestino bat, nora iritsiko jakin barik, ametsei segika baino, premiak beharturik. Hegoaldetik iparraldera, ekialdetik mendebaldera. Entzun nire aldarria: Non-nahitik libre igarotzeko eskubidea Ez, Ez dut nahi. Zuek gailurrera igotzeko zapaltzen duzuen eskilara izatea. Non- nahitik libre igarotzeko eskubidea
2.
HERIOTZ GURUTZATUAK Txapa irratia ari zen emititzen zuzenean. Bergarako gaztetxean kontzertua. Condenado! zioen abestiak, bazidurien nire azken uneak deskribatzen ari zirela. Heriotz gurutzatuak, kartzela zaharrean Bertako ziega batean pasa nituen bizitzako azken uneak. Ez nengoen egindakoaz damututa. Erlijio santuaren barkamenik ez nuen behar. Eguzkia berriz irten zen ni hiltzen ikustera. Baina bapatean isildu zen musika, entzun ziren garrasiak. Heriotz gurutzatuak, kartzela zaharrean Biak oholtzaren gainean ta ikusleak aurrean. 100 urtetik gora pasa dira bien artean. Zu gustuko zenuenean, ni torturapean. Zuri kandela bat oholtzaren gainean. Niri lora sorta bat hilerriko infernuko atean. Nire heriotza mendekuaren espektakulu bilakatu zuten, zurea maitatzen zaituztenen artean ezustean. Badirudi parte hartu duzula askoren soinu bandan. Badirudi zerbait erein zuela nire azken aldarriak. Baina bizitzak aurrera darrai, kartzela zena espazio askea da orain. Mundu hau ontzat ematen ez dutenen habia.
3.
Fly Shit II 02:50
FLY SHIT 2 Urteak Aurrera doazela aspaldi esan genuen, nerabe ameslari eta inkonformista izatetik, gurasotasunera pasa gara. Zer esango dizut ba? Presaka ta korrika egunerokotasunari aurre egiteko jarraitzen dugu jirabiran, berdin dio 17 edo 40 urte eduki. borroka zaharrek hor diraute, amets zahar batzuk baita ere . eta etorri dira berriak Bizitza baina nola bizi? Oihukatzen genuen. Eta hori ez da izango gure azken aldarria, barneko ahotsaren bila jarraitzen dugu, bidetxurrian. Sormena lantzen tarteka, ilusioa mantentzen dugu , utopiaren bila? borroka zaharrek hor diraute, amets zahar batzuk baita ere. eta etorri dira berriak. Irudipenak ditugu gure buruan. Gauza eder asko dastatzen ari garela. Eta ederrago bihurtzen dira elkarrekin badira. Hau dena ezinezkoa litzateke, zu hor egongo ez bazina. Zu hor egongo ez bazina. Ez litzateke berdina!!
4.
SAREETAN HARRAPATUTA Zer duzu buruan ? galdetzen didate sare sozialek. Nork eta zertarako nahi du jakin? Nori ematen diot nire bizitzaren berri? Klik bat eta edonora zabaldu da mezua, ideiak jaso eta zabaltzeko aukera bikaina. Komunikazio azkarra baina non nahi dut eragin? Urruti dagoena gerturatzen dit, baina ez al naiz gertukotik urruntzen ari? Sare sozial izenpean bigilantzia enpresak botereen zerbitzura. Gure bizitzaren xehetasunak saltzen . Banakako kontrola, kontrol soziala. Libreago ginela sinetsiak, sareetan harrapatuta. Zer ari da gertatzen? galdetzen didate sare sozialek. Baina ezin dut libre adierazi norbait dago dena zelatatzen. Adierazpen askatasuna neurtzen; ideiak ezin dituztenez garaitu debekatu eta mezulariak zigortzen.

about

GAZTAROKO EROKERIA BAT BAINO GEHIAGO

Managaitz (managaitz.bandcamp.com ) lagunekin kaleratuko dugun partekatuan azalduko diren Flyshit tadearen kantak.

Aquí los temas que aparecen en el compartido con nuestras amigas Managaitz (managaitz.bandcamp.com).

credits

released July 1, 2019

Heloy: bateria
Seti: ahotsa
Iker: baxua
Ander: gitarra eta ahotsak


Kantu hauek 2018ko abenduan grabatu dira. Bateriak Lemy Riverrek grabatu ditu Ibarrako Agosto estudiosen; baxua, gitarra eta ahotsak Txusek Aretxabaletako Nekrosounds studiosen. Nahasketa eta masterizazioa Gaizka Tabuencak Ibizako Solo studiosen egin ditu. Abesti guztien musika eta hitzak Fly Shitenak dira.
Mila esker disko hau egin ahal izateko era batera edo bestera parte hartu eta lagundu duzuen guztiei. Eta zuri, hor egongo ez bazina ez litzatekelako berdina!


Diseinu eta maketazioa: Julen
Azala Aitor Lagomaren diseinuan oinarrituta
Azaleko argazkia: Ander Ormaetexea
Beste argazkiak:julen, Managaitz eta Fly shit
Edizioa eta banaketa: DDT banaketak, In my heart empire, Fly Shit eta Managaitz
flyshit96@gmail.com
http://facebook/flyshit.bergarahc
flyshit.bandcamp.com

license

tags

about

FLY SHIT Bergara, Spain

contact / help

Contact FLY SHIT

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like FlyShit/Managaitz LP, you may also like: