lyrics
Nor da garailea, nor da galtzailea, non dago nor?
Nor da aberatsa, nor da pobrea, nor da nor piramidean?
Nor da itsusia, nor da ederra, nor da nor?
Nor dago goian, nor dago behean, non dago nor piramidean?
Bere baitan gaude denak, eta lehen munduko klase ertaina izatera jolasten dugun bitartean, hurrunago dago burujabetza, hurrunago dago askatasuna.
Nor da burujabe, nor da menpeko, non dago nor?
Nor da iraultzaile, nor da kontserbadore, nor da nor piramidean?
Nor da demokrata, nor da tiranoa, non dago nor?
Nork erabakitzen du, nork du boterea, nork, piramidean.
Izaera guztiak asimilatuta dituzte piramidearen tontorrean, baina oraindik ez da berandu aldaketa gauzatzeko, hurbilago izateko burujabetza, hurbilago izateko askatasuna.
credits
license