1. |
Elkarrekin egin dezagun
04:34
|
|||
ELKARREKIN EGIN DEZAGUN
Helburu eta desira antzekoak ditugunen arteko gatazkak eragiten
Ideiak eta indarrak batu ditzakegunen artean liskarrak eragiten
biribilguneetan etengabe bueltaka.
eta bueltaka bueltaka, ezin aurrera joan
bueltaka eta bueltaka gure artean ostiaka
zer daukagu irabazteko? Zer daukagu galtzeko?
Irteerarik gabeko kalezuloetan barrena.
Desberdintasunak eztabaidatzen tematzen bagara,
bizitza eztabaidan pasatuko dugu.
Batzen gaituenean lanean jartzen bagara,
bizitza elkarlanean pasatuko dugu.
Elkarrekin egin dezagun
pausoz pauso aurreraka
Elkarrekin egin dezagun
gauza txikitatik hasi arren
handiagoak ere lortu ditzakegu eta.
|
||||
2. |
Hitzak
03:01
|
|||
HITZAK
Zer eta nola adierazi?
Dena esanda dagoela dirudienean,
hala ere gauzak berdin jarraitzen dute
edo okerragora doazenean.
Lelo zaharrak ez dira iraungi.
Ez dut nere burua errepikatu nahi,
betikoan jausi.
Zer eta nola adierazi?
Dena esanda dagoela dirudienean.
Nire barruan miatzen jarraitu behar dut,
sakonean edo azalean egon daiteke
topatu ahal dudan erantzunen bat.
Hitzak haizeak eraman ditzake
Hitzek ekintza behar dituzte atzetik.
Edo nire burutazioek balioko al diote norbaiti?
Eta inguruko gauzen aurrean ezin etsi.
lelo zaharrak eguneratu, berriei bide eman
eta behin eta berriz ekin.
|
||||
3. |
Esnatu lozorrotik
03:19
|
|||
ESNATU LOZORROTIK
Lozorroan gaude jendartea, Orwelek aurreratu zuen,
gizartea noraezean bada, ez badaki zer sinetsi eta zer ez,
dena bada sinisgarri edo sinesgaitz,
nahi dutena egingo dutela agintariek...
beldurra eta nahasmena erabiltzen dute, manipulazioa.
kontrola galdu dugu, produktu bat, besterik ez gara.
Izan gaitezen baikor eta kritiko.
Josi ditzagun berriz apurtutako sareak
Esnatu behar dugu, gizartea lozorrotik atera arazi.
Asko dago hobetzeko.
Korapiloa sendoa da, askatuko al dugu?
Azkar garamatzate, noratz ondo ez dakigun arren,
pausa behar dugu, aurrekoek emandakoari irudimena
gehitu eta irribarrea galdu gabe, eutsi.
Izan gaitezen baikor eta kritiko.
Josi ditzagun berriz apurtutako sareak
|
||||
4. |
Sumina
02:49
|
|||
SUMINA
Batzuetan garaitua sentitzen naiz,
itzaltzen ari naizen sentimentua.
Sumina sentitu nahi dut nire barren-barrenean.
Suminak gauzak eralda ditzake,
aurrean duena erre dezake,
zenaren errautsetatik zerbait berria sortu araziz.
Haserrea pizten utziko dut, sentitu nuen min guztia hartu.
Haserrea pizten utziko dut, sortutako energia bideratu
Suminak gauzak suntsi ditzake, baita garra piztu ere.
Akaso norberaren beldurrak uxatuz.
Haserrea pizten utziko dut, sentitu nuen min guztia hartu.
Haserrea pizten utziko dut, sortutako energia bideratu
Baina amorru hori bideratzea lortuko al dut?
|
||||
5. |
Merkantzia (Fugazi)
03:02
|
|||
MERKANTZIA
Ematekorik ez dugunean,
ez dago bizitzeko arrazoirik.
Baina ez dugunean ezer galtzeko,
ez duzu ezer izango erabiltzeko.
Ez dizugu ezer zor
Ez duzu kontrolik
Ez dizugu ezer zor
Ez duzu kontrolik
Merkantziak, arrastoan mantentzen gaitu.
Zentzuak dio diseinuagaitik dela.
Zer gehiago nahiko luke enpresaburu batek?
Bere dendan zurrupaka egotea baino.
Ez dizugu ezer zor
Ez duzu kontrolik
Ez dizugu ezer zor
Ez duzu kontrolik
Zu ez zara jabetza duzuna
Zu ez zara jabetza duzuna
Zu ez zara jabetza duzuna
Zu ez zara jabetza duzuna
|
Streaming and Download help
If you like Fly Shit eta Brot Bord, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp