lyrics
AURRERITZIAK
Aurreritziz josita ditugu gure buruak
Aurreritzi ergel eta egoistak
Edonor izan daiteke epaile edo epaitua.
Orrazkera, jazkera edo azaleko
kolorea izan daitezke, larrosa kolorez margotutako mundu honetan.
Ezjakintasunaren katearen eskutik aurre epaituak
Edonor da epailea, edonor da epaitua
Gure aurreritzietan murgilduta.
Bizitzaren lasterketan, bakoitzaren neurketan.
Edonor da epailea,edonor da epaitua.
Begi itxiak,mundu itsua,eskema jakin batzuetan sartzen dena baztertuaz
Izenpez, etiketaz dago guztia sailkatuta,aurreritzi okerrez epaituak izateko.
Aho handiak, bi aldiz pentsatu gabeko sententziak,
Mingain arinak, ezjakintasunaren efektuak.
Eta ez dute axolako, barneko izaerek edo sentimenduek
Aurreritziekin ez dago aukerarik,bizitzaren epaitegian.
Edonor izan daiteke epaile edo epaitua,
Etiketa baten azpian sailkatua.
Edonor izan daiteke epaile edo epaitua
Guztiok ditugun aurreritzi madarikatutan.
credits
license