lyrics
BIDEZ BIDE
Egunetik egunera, eragozpen gehiago sortzen dira
2ooo. Urtearen barnean, progresuaren katearen itolarria
Deusesteko, lehertzeko beharra handitzen da
Bitartean, kapitalismo eta boterea abusua
Hegoraino sustratu dira
Hautsi ditzagun horma guztiak
Bidez bide askatasunerant, geurea denaren defentsan
Zu, gu eta haiek batera borrokan,ukabilak estututa
Gaur egun,honetaz guztiaz dena esanda dagoela dirudienean
Aldaketaren bila pasa behar, hitzetik ekintzara, ekintza zuzena
Ekintza zuzena erantzun bikaina, desarroilismo txikitzaileentzat
Bidez bide askatasunerantz. Geurea denaren defentsan
Denok, ukabilak estututa
Gatazka poltikoak, gatazka kulturalak, gatazka sozialak
Gatazkak. Aldaketa gogoaren seinale zuzenak, aldaketa gogoaren seinale
Hautsi ditzagun horma guztiak!! Bidez bide. Askatasunerantz
credits
license