lyrics
URTEAK AURRERA DOAZ
Zein da ongia eta zein da gaizkia, hori nere kabuz erabakitzeko ez al naiz gauza.
Beti egon behar dugu beste batzuk esandakoa betetzen.
Beraien arrakastaren ideia niri nazka ematen didan gauza bada
Nire mundutik alde egin nahi dut nahiz eta oso zaila izan
Inoiz galdetu al diozu zeure buruari,zertan ari zaren
Egiten zaudena gustokoa duzun, zerbaiterako balio duen
Urteak aurrera doaz umetako amets asko azkar galdu dira
Errealitateak erakutsi dizu ezinezkoak direla
Orain konturatzen zara zein garai onak ziren
Nahiz eta telebistak edo eskolak jarrera jakin bat ezarri nahi izan zuten
Beraien eskemetan sartzeko, nolakoa izan behar zaren haiek erabakitzeko.
credits
license