Barneko ahotsaren bila

by FLY SHIT

/
  • Streaming + Download

     

1.
2.
02:45
3.
03:32
4.
5.
6.
7.
02:35
8.
03:29

credits

released October 15, 2014

tags

license

about

FLY SHIT Bergara, Spain

contact / help

Contact FLY SHIT

Streaming and
Download help

Track Name: Barneko ahotsaren bila
Barneko ahotsaren bila
Zerk hasetzen nauen asmatu eta
nor naizen topatu nahian.
Sortutako kontraesanen nahasmenean
nortasuna eta jarrerak eraikitzen,
Gugan gelditzen diren aztarnak
behin eta berriz ordenatzen.
Barneko ahotsaren bila
bizitzaren erronka etengabea!

Bihozkadei jarraiki, arrastoen bila.
Irudimena eta ekimena.
Norberaren mugen aurkako borrokek
Abia dezatela iraultza.
Barneko ahotsaren bila
Adierazmen modu bat sor dadila,
Bakoitzak topatuko al du berea?
Barneko ahotsaren bila
Bizitzaren erronka etengabea !
Track Name: Isilkeria
Isil isilik obeditzen,
ezinegona adierazi beharrean
Isilkerian ezkutatuta.
Gehiago kenduko dizuten beldurra, edo erosotasuna al da?
Gehiengo isilak ez du zalapartarik ateratzen,
ez du protestarik gustoko.
Gehiengo isilak ez du nahi bere burua arrieskatu,
eta erabakiak besteen eskuetan uzten ditu.
Gehiengo isilak ez al du nahi konturatu
Arazoa eta irtenbidea izan daitekeela aldi berean,
bere eskuetan dagoela aukera.
Isilkeria apurtu eta parte hartu,
Ez egon ondokoak egiteko zain.
Zuk ere izango duzu adierazteko zerbait?
Track Name: Iratzarri
Jada ez da lurretik, ximeldu ziren loreak lez, inongo aztarnarik utzi gabe desagertuko.
Iratzarri da aisiaren amets astunetik, arduragabetasuna alboratuz.
Iratzarri da sumisioaren amets gaiztotik, kateak deusestuz.
Bere baitan ezkutuan dauden zirrarak loratuko dira,
eta noizbait inoiz hilgo ez diren kantuak abestuko dituzte.

Ez da ximeldu ziren loreak lez, inongo aztarnarik utzi gabe desagertuko.
iratzarri da amets astunetik, iratzarri da amets gaiztotik. Askatu ditu korapiloak

Eta emakumeak “bakarrik nago, inork ezin dit esan nire ekintzak hutsegiteak edo asmatzeak diren” pentsatu du, norberaren bizitza gidatzearen saiakeran.
Bere baitan ezkutuan dauden zirrarak loratuko dira,
eta noizbait inoiz hilgo ez diren kantuak abestuko dituzte.
Track Name: Irrati libreak
Ez dago lehendakaririk
ez dago irrati izarrik
ez dago etekin ekonomikorik
ez dago publizitaterik
ez dago eta ezta beharrik.

Baina badago zerbait berezia,
bakoitzak banan banan egiten duen ekarpena,
pasioz betetako neska mutilek
elkarlanari ematen dioten zentzua.

Sintonizatzen dudanean soma dezaket
uhin askeak direla
ni bezalakoek egiten dutela.
Behar dena komunikatzeko gogoa dela.

Badago non adierazi.
badago zer entzun.
badago non abestu.
badago zer babestu
gora beherak, gora behera
pausoak beti aurrera


irrati libreak, uhin askeak.
isilarazitako ahotsen bozgarailuak
irrati libreak, uhin askeak.
ideien kontrabando sareak
Track Name: Utopia laztantzen
Jende txiki askok,gauza txikiak eginez
Leku txiki askotan,alda dezake mundua
Nahi dugun unean,nahi dugun tokian
Guk geuk markatzen dugu agenda
Nahi dugun unean,nahi dugun tokian
Guk geuk adosten dugu nola
Jende txiki askok,gauza txikiak eginez
Leku txiki askotan,alda dezake mundua
Nahi dugun unean,nahi dugun tokian
Guk geuk adostutako auzolanean
Aukeratu lekua eta bota atea
Aldatu sarraila, piztu ilusioa
Autogestioa eta irudimena
Eztabaida eta adostasuna
Sorkuntza eta baikortasuna
Zuk zeuk egin,..zuk zeuk egina !!

Eta eraiki erresistentzia guneak
Shock doktrinaren aurrean
Gozatu ekintza zuzenaren saria
Ametsak gauzatuz,gure herentzia okupatuz
Aisialdia antolatuz,etorkizuna koloreztatuz
utopia laztantzera heldu gara, berari jarraika eginez bidea
Track Name: Deabruekin dantzan
Belar gaiztoz egindako suaren alboan, biluzik dantzatu ta akerbeltza muxukatuko dugu. Deabruen dantza, deabruarekin dantzatuz. Iraultzaren mamuaren itzalpean.
Akorde perfektuak… ta ritmo elektrikoak
Sasijainkoen izenean, sasijainko baten izenean. Ohiturak ta arbasoak sutaratu zituzten. Inkisizio ta apaizek… Madarikazioa. Santu madarikatuen ospakizunak inposatu. Ta gurea dena, gurea zena. Odol ta burniz kendu zizkiguten.
Akorde perfektuak… ta ritmo elektrikoak
Perkusiozko trumoiak, garai berriak iragartzen. Perkusiozko trumoiak zuentzat
Track Name: Piramidean
Nor da garailea, nor da galtzailea, non dago nor?
Nor da aberatsa, nor da pobrea, nor da nor piramidean?
Nor da itsusia, nor da ederra, nor da nor?
Nor dago goian, nor dago behean, non dago nor piramidean?

Bere baitan gaude denak, eta lehen munduko klase ertaina izatera jolasten dugun bitartean, hurrunago dago burujabetza, hurrunago dago askatasuna.


Nor da burujabe, nor da menpeko, non dago nor?
Nor da iraultzaile, nor da kontserbadore, nor da nor piramidean?
Nor da demokrata, nor da tiranoa, non dago nor?
Nork erabakitzen du, nork du boterea, nork, piramidean.

Izaera guztiak asimilatuta dituzte piramidearen tontorrean, baina oraindik ez da berandu aldaketa gauzatzeko, hurbilago izateko burujabetza, hurbilago izateko askatasuna.
Track Name: Desikasi
Aintzinatik datozen zama astunak
gure bizkar gainean,
normaltzat jotzen diren jokabide eta jarrerak
errepikatzera bideratuak
guztiak ondo funtziona diezaien.
Baina atzera bueltarik gabeko mugara heltzean...

Nola kendu zama handi hori?
Nola desikasi eta gero ikasi.
Desikasi eta ikasi.

Hazkundearen izenean heziak
Tabu zaharrak barneratuta
Aske garela sinistuak
Lotzen gaituzten kateez ezin jabetuta.
Behar babuak sortzen dizkigute,
Eta erraz irensten dugu amua.

Nola kendu zama handi hori?
Nola desikasi eta gero ikasi.
Desikasi eta ikasi.